Matrizeria eta moldeak

Dimentsio handietako piezen sekzioan jadanik jorratu dugun gai dimentsionalaz haratago, nikel kimikoa industriaren sektore honetarako prozesu bereziki lagungarria da. Sektoreko enpresek topatu izaten dituzten bi gabezia nagusiak izaten dira piezak desmoldatzeko arazoak eta ondoriozko defektiboa eta moldearen bizitza erabilgarria.

Nikel kimikoaren estaldurak lagungarriak dira arazo hauek minimizatzeko, bi lan ildoren erabilera eginez, moldearen erabilerarekin lotutako produktuaren urragarritasun maila kontuan hartuta.

Oso urratzaileak ez diren materialetarako moldeak edo matrizeak:

Kasu honetan, tefloi nikela prozesurik egokiena da, zeren bere irristadura indize urriak higadura minimizatzeaz gainera desmoldatzea errazten du.

Lehengai oso urratzaileetarako moldeak edo matrizeak:

Lehengaia oso urratzailea izaten denean tefloi nikela ezabatu egingo litzateke, beraz, ez litzateke aplikagarria izango.

Kasu horretan, ohiko nikel kimikoa izango litzateke prozesurik egokiena.

Moldearen bizitza erabilgarria nabarmenki hobetuko litzateke, korrosioaren kontrako goi mailako ahalmenari esker,  1.000 Hv arte iritsi daitekeen gogortasun bat, eta 400 mikra bitarteko lodiera aplikatu ahal izateko aukera.

Desmoldatzeari dagokionez, tefloi nikelarekiko pixka bat azpitik dago, baina estali gabeko molde batekin alderatuta nabarmenki hobea da.

 

Niquel quimico para matriceria y moldes

Automozioa
Elikadura / Mediku-Kirurgikoa
Dimentsio handietako piezak
Hainbat