|
Nikel kimikoak (NiP), bide kimikoa erabiliz, fosforoarekin aleatutako nikelarekin, estaltzen ditu hainbat gainazal, hala nola: aluminioa eta aleazioak, altzairu herdoilgaitza, karbono altzairuak, kobrea eta aleazioak, eta ez eroale batzuk.
Bainuak duen fosforo proportzioaren arabera, nikel kimikoa honela sailkatzen da:
Tratamendu konbentzionalagoak diren horiek ez ezik, badugu nikel tefloi (NiPTFE) tratamendua ere. Tratamendu horrek, fosforo eduki handia izateaz gainera (% 9-11 P), tefloi partikulak ditu (pisuaren % 8 9), eta horri esker frikzio indize oso oso apala (0,05 eta 0,1 bitarte) du estaldurak, bai eta higadurarekiko erresistentzia handia ere. Ezaugarri hori dela eta, moldearen industriarako prozesurik egokiena da, bai eta etengabeko marruskadura duen edozein piezatarako ere. 
Prozesu horiek guztiek badute ezaugarri bat bera, nikel kimikoa edozein sektoretarako oso prozesu egoki bihurtzen duena: geruza pieza osoan modu uniformean ezartzen dela, edozein dela ere piezaren geometria (ez da dispertsiorik). Horrek aurreztu egiten du tratamenduaren ondoren artezketak egin beharra, bai eta oso tolerantzia doituetan problemak izatea ere (±2 mikrako errore marjina).
Mektaketaren ezaugarriak aldatu egingo dira fosforo proportzioaren arabera. Baina, oro har, tratamendu guztiek hobetzen dute oinarrizko materialaren gogortasuna, bai eta korrosioaren aurkako ahalmena ere.
Prozesu horiek guztiak modu estatikoan edo danborrean egin daitezke, piezen tamainaren eta geometriaren arabera. |