|
A.S.BERRITZEN, S.L. konpainiak, 2005. urteaz geroztik, UNE ISO 9001:2000 kalitate ziurtatuaren kudeaketako sistema du. Kalitatearen aldeko ahalegin horrek oinarritzat hartzen du erabiltzen diren parametro eta prozesu guztiak erabat kontrolatzea; bai eta pieza guztiek trazabilitate egokia izatea ere, sartzen direnetik irteten diren arte, A.S.BERRITZEN, S.L. konpainiak sortu eta garatu duen gure sektorerako informatika programa integral espezifikoa baliatuz. Prozesuak kontrolatzeko, laborategi modernoa dugu. Laborategi horretan, egunero, hainbat saiakuntza egiten da:
- Aurretratamenduko eta tratamenduko bainuen eguneroko analisiak, kontzentrazioak, tenperaturak eta pH a egokiak direla ziurtatzeko.
- Akaberak egoki ezartzen direla kontrolatzea:
- Lodieren kontrola, X izpien makinaren bidez.
- Porositate saiakuntzak.
- Itsaspen saiakuntzak.
- Gatz lainoko kamerako saiakuntzak egiteko aukera.
- Gogortasuneko saiakuntzak egiteko aukera.
Nikel kimikoari dagokionez, gure analizagailu automatikoak ziurtatzen du kontzentrazioa eta pH‑a hoberenak direla etengabe. Horrela bermatzen da ezarpena erabat uniformea izatea, eta geruzaren lodiera hobeto kontrolatzea.
Ikus daitekeenez, prozesu osoan, hasi eta buka, kontrola erabatekoa da. A.S. BERRITZEN, S.L. konpainiak hori horrela dela ziurtatzen du, piezekin batera ematen dugun kalitate ziurtagiriaren bidez. |