

Babes partziala:
Nikel kimikoko tratamenduak duen uniformetasuna aprobetxatuz, askotan material ekarpena egiteko erabiltzen da, neurrian erroreren bat baldin bada. Horretarako, estaldura ezarri behar ez zaien zatiak babesten dira, eta nikela ezartzen zaie neurri egokiak ez dituzten zatiei. Hartara, diru asko balio duten piezak txatarra bihurtu beharra saihesten da.
Granailatzea:
Granailatzeko makina automatikoa erosiz, A.S.BERRITZEN, S.L. konpainiak bezeroari eskaintzen dizkion prozesuak dibertsifikatu nahi ditu.Nikel kimikoaren prozesuaren osagarri da (piezari itxura satinatua emateko). Horrez gainera, azken akabera gisa ere eskaintzen dugu.
Tratamendu termikoak:
Nikel kimikoaren prozesuak estali eta gero, hainbat tratamendu termiko aplika daitezke labe batean, hainbat tenperaturatan, ezarpenaren ezaugarri batzuk aldarazteko.
Hauek dira tratamendu posibleak:
- Gogortasuneko tratamendua: ezarpenaren gogortasuna areagotzeko.
- Itsaspeneko tratamendua: ezarpenaren itsaspena hobetzeko, bereziki zenbait materialetan (aluminioa edo altzairu herdoilgaitza).
- Deshidrogenatze tratamendua: esfortzu mekaniko jakin batzuk egin beharko dituzten karbono altzairuei ematen zaie. Substratuaren aurretratamenduan sortutako hidrogenoaren oklusioa kentzean, ezarpenaren malgutasuna hobetzen da, bai eta itsaspena ere.
- Aglomeratze tratamendua: tratamendu hau nikel tefloirako espezifikoa da. Tratamendu honen bitartez, tefloia ezarpenaren gainazalean aglomeratzen da, eta ez labaintzeko ahalmena nabarmen hobetzen da horrela.
|