Kalitatea eta ingurumena

BERRITZEN enpresak 2005etik UNE ISO 9001:2015 ziurtagiria kalitatearen gestiorako sistema batekin kontatzen du.

Kalitatearen aldeko apustu hau, garatzen diren parametro eta prozesu ezberdinen erabateko kontrolean oinarritzen da; hala nola pieza ezberdinen trazabilitate zuzenean, horien sarreratik irteeraraino, guk geuk gure sektorerako sortutako eta garatutako programa informatiko integral berezi baten bidez: Giltza.

BERRITZEN enpresaren ingurumenarekiko kontzientziatzeak eta ingurumenarekiko ahalik eta inpaktu txikiena eragiten duten prozesuen garapenak, organizazio honetako zuzendaritza UNE ISO 14001:2015 arauan oinarritutako ingurumena gestionatzeko sistema bat garatzera eta ezartzera eraman dute; ziurtagiri hori 2014. urtean eskuratu genuen.

Lekualdatu ondoren, enpresak urrats bat gehiago eman du, eta Ingurumenaren Baimen Bateratua 2018ko urtarrilean lortu du.

Berritzen comprometidos por la calidad

Berritzen calidad y medio ambiente

Prozesuen kontrolerako laborategi moderno batekin kontatzen dugu, zeinetan egunero entsegu ezberdinak garatuko diren:

  • Aurre-tratamenduko eta tratamenduko bainu ezberdinen eguneroko analitikak kontzentrazio, tenperatura eta pH zuzenak bermatzeko.
  • Lodieren kontrola, X-Izpien Makina dela medio.
  • Itsasgarritasun entseguak.
  • Zimurtasun entseguak.
  • Porositate entseguak.
  • Gatz-lainoaren ganbararekin entseguak egiteko aukera.
  • Gogortasun entseguak egiteko aukera.

BERRITZEN enpresan beti atsegin handiz egingo dizugu harrera. Kontaktatu gurekin edonolako zalantza argitzeko.

Kontaktua